Kopiatu telefono zaharreko kontaktuak eta argazkiak
Nokia telefono zaharreko informazio garrantzitsua kopiatu eta telefono berria azkar
erabiltzen hasi nahi al duzu? Erabili Telefono aldaketa aplikazioa, besteak beste,
kontaktuak, egutegiko sarrerak eta argazkiak telefono berrian doan kopiatzeko.
Telefono zaharrak Bluetooth onartu behar du.
1 Hautatu >
Ezarpenak
>
Konektagarritasuna
>
Datu-transferentz.
>
Telefono aldaketa
.
2 Hautatu telefono zaharra zerrendan eta parekatu telefonoak. Bluetooth konexioa
bi telefonoetan aktibatu behar da.
3 Beste telefonoak kodea eskatzen badu, idatzi kodea bi telefonoetan.
Kodeak uneko konexiorako bakarrik balio du eta zerorrek zehatz dezakezu.
Telefono batzuetako kodea finkoa da. Xehetasunak eskuratzeko, ikusi beste
telefonoaren erabiltzailearen gida.
4 Hautatu zer kopiatu nahi duzun eta hautatu
Ados
.
Nokia telefono zaharrak Telefono aldaketa aplikazioa ez badu, telefono berriak mezu
batean bidaliko dio Bluetooth bidez. Aplikazioa instalatzeko, ireki mezua telefono
zaharrean eta jarraitu telefonoan erakusten diren argibideei.
Aholkua: Telefono aldaketa aplikazioa ere erabil dezakezu beste telefonoetako
edukia geroago kopiatzeko.
Lehen urratsak
15