NFC aplikazioari buruz
NFC (Near Field Communication - Inguruko Eremuko Komunikazioa) erabilita erraza
eta dibertigarria izango zaizu konektatzea eta partekatzea. NFC gaitasuneko Nokia
telefonoak eta osagarriak hari gabe konektatzen dira bata bestearekin ukitutakoan.
NFCren bidez hauek egin ditzakezu:
•
Partekatu edukia NFC onartzen duten bi Nokia telefonoren artean
Lehen urratsak
17
•
NFC onartzen duten Bluetooth osagarriak, adibidez, entzungailuak edo hari
gabeko bozgorailu bat
•
Ukitu etiketak telefonorako eduki gehiago eskuratzeko edo lineako zerbitzuak
atzitzeko
•
Jokatu NFC gaitasuneko Nokia telefonoak dituztenen aurka
Telefonoaren NFC eremua telefonoaren atzealdean dago, kameraren gainean. Ukitu
beste telefonoak edo osagarriak NFC eremuarekin.
NFC telefonoaren pantaila piztuta den bitartean erabil dezakezu.
Informazio gehiago eskuratzeko, ikus telefonoko NFC teknologiari buruzko tutorialen
bideoak.
Aholkua: NFC gaitasuneko eduki gehiago deskarga dezakezu Nokia Dendatik.