
Sartu memoria-txartela
Erabili soilik Nokiak telefono honetan erabiltzeko onartuta dituen microSD txartelak
bateragarriak. Bateraezina den txartel bat erabiliz gero, txartela eta telefonoa kaltetu
eta txartelean gordetako datuak honda daitezke.
Garrantzitsua: Ez atera memoria-txartela aplikazio batek erabiltzen duen
bitartean. Hori eginez gero, txartela eta telefonoa kaltetu eta txartelean gordetako
datuak honda daitezke.
Gorde memoria-txartela txikiek eskuragarri izan ez ditzaten moduan.
1 Itzali telefonoa.
2 Bultzatu atzeko estalkiaren koska telefonoaren beheko aldera eta kendu estalkia.
3 Bateria sartuta badago, kendu bateria.
4 Sartu memoria-txartel bateragarria dagokion zirrikituan. Ziurtatu txartelaren
kontaktuak behera begira daudela.
5 Bultza txartelari, bere lekuan sartzean klik egin arte.
Lehen urratsak
11

6 Sartu bateria bere lekuan eta ezarri atzeko estalkia. Ziurtatu estalkia behar bezala
itxi dela.
Definizio handiko bideoak graba ditzakezu. Bideoa memoria-txartelean grabatzen ari
bazara, erabili fabrikatzaile ezagunen kalitate handiko microSD txartelak,
funtzionamendua ahalik eta onena izan dadin. MicroSD 4 txartelak (32Mbit/s
(4MB/s)) edo handiagoak erabiltzea gomendatzen da.
Kendu memoria-txartela
1 Itzali telefonoa.
2 Kendu telefonoaren atzeko estalkia.
3 Bateria sartuta badago, kendu bateria.
4 Bultza txartelari askatu arte, eta atera txartela.