
Erregistratu
Erregistratu eginbidearekin, egon zaren lekuen grabaketa pribatu bat gorde
dezakezu. Mantendu sare sozialetako lagunak eta kontaktuak egiten ari zarenari
buruz eguneratuta, eta partekatu zure kokapena gustukoen dituzun sare sozialen
zerbitzuetan.
Hautatu >
Erregistratu
.
Erregistratzeko, Interneteko konexio aktiboa eta Nokia kontua behar duzu. Zure
kokapena partekatzeko, sare sozialaren zerbitzuko kontu bat ere behar duzu.
Onartutako sare sozialen zerbitzuak herrialdearen arabera alda daitezke.
74
Mapak

1 Hasi saioa Nokia kontuan edo, oraindik konturik ez baduzu, sortu kontu bat.
2 Erabiltzen dituzun sare sozialen zerbitzuetan zure kokapena partekatzea
posiblea da. Erregistratu lehenengo aldiz erabiltzen duzunean, zure kontuko
kredentzialak ezar ditzakezu erabiltzen dituzun zerbitzuetarako.
3 Hautatu uneko kokapena.
4 Idatzi estatus eguneratua
Ezarri dituzun hautatutako zerbitzuetan soilik egin ditzakezu sarrerak. Zerbitzu
bat kanpoan uzteko, aukeratu zerbitzuaren logotipoa. Zerbitzu guztiak kanpoan
uzteko, zure kokapena eta egoera-eguneratzeak pribatutasunean mantentzeko,
desmarkatu
eta bidali hona:
. Zerbitzu baten kontu berri bat konfiguratzeko,
hautatu .
5 Hautatu
Erregistratu
.
Agian irudi bat erantsi dezakezu editatzean, darabilzun sare sozialen zerbitzuaren
arabera.
Aholkua: Halaber, kokalekuetan zuzenean ere erregistra zaitezke Maps aplikaziotik,
kokaleku jakin baten xehetasunen orrian. Maps aplikazioan, hautatu kokalekua mapan
eta pantailaren goialdeko informazio-eremua. Xehetasunen orrian, hautatu
Partekatu
.
Ikusi Erregistratu-historia
Hautatu
.
Erregistratu-k eta zure kokapena partekatzeak Internet konexioa behar dute. Datu
kopuru handiak transmiti daitezke eta, ondorioz, datu-trafikoaren kostuak ere
handiak izan daitezke.
Sare sozialen zerbitzuak hirugarrenen zerbitzuak dira eta ez ditu Nokia-k eskaintzen.
Egiaztatu erabiltzen ari zaren sare sozialaren zerbitzuaren pribatutasun-ezarpenak,
agian informazioa jende askorekin partekatzen ariko baitzara. Sare sozialaren
zerbitzuaren erabilera-baldintzak zerbitzu horretan partekatzen den informazioari
aplikatzen zaizkio. Ezagutu zerbitzu horren erabilera-baldintzak eta pribatutasun-
-jardunbideak.
Garrantzitsua: Zure kokapena partekatu aurretik, kontuan hartu norekin
partekatzen ari zaren. Egiaztatu erabiltzen ari zaren sare sozialaren zerbitzuaren
pribatutasun-ezarpenak, agian zure kokapenaren informazioa jende askorekin
partekatzen ariko baitzara.