Nokia 701 - Ukipen-pantailaren ekintzak

background image

Ukipen-pantailaren ekintzak
Telefonoa erabiltzeko, ukitu edo ukitu eta mantendu ukipen-pantaila.

Garrantzitsua: Saihets ezazu ukipen-pantaila urratzea. Ez erabili inoiz luma, arkatz

edo beste edozein objektu zorrotzik ukipen-pantailan.

Ireki aplikazio edo elementu bat
Ukitu aplikazioa edo elementua.

Ukitu eta mantendu aukera gehiago ikusteko
Ezarri hatza elementu batean menua irekitzen den arte.

20

Oinarrizko erabilera

background image

Adibidea: Irudiak bidaltzeko edo alarmak ezabatzeko, ukitu eta mantendu irudia edo

alarma eta hautatu erabili nahi duzun aukera.

Elementuak arrastatzea
Eduki sakatuta elementua eta mugitu atzamarra pantailan zehar.

Adibidea: Hasierako pantailako eta menu nagusiko elementuak arrasta ditzakezu.

Arrastatzea
Ezarri hatza pantailan, eta lerratu nahi duzun norabidean.

Adibidea: Beste hasierako pantaila batera aldatzeko, mugitu ezkerrera edo

eskuinera.

Oinarrizko erabilera 21

background image

Zerrenda eta menu luzeetan bizkor mugitzeko, lerratu hatza bizkor pantailan gora

edo behera eta altxa hatza. Gelditzeko, ukitu pantaila.

Handiagotzea eta txikiagotzea
Ezarri bi hatz elementu batean, adibidez, mapa, argazki edo web-orri batean, eta

urrundu hatzak bata bestearengandik edo edo hurbildu bata bestearengana.

Aholkua: Elementua birritan ere saka dezakezu.