Ahotsa erabiltzea kontaktu bati deitzeko
Ahotsa erabil dezakezu deiak egiteko edo telefonoa kontrolatzeko.
Ahots komandoak ez dira hiztunaren ahotsaren araberakoak. Komando horiek
telefonoak sortzen ditu automatikoki.
Kontaktuak gehitzean edo ahots-komandoak editatzean, ez erabili oso motzak edo
antzekoak diren izenak kontaktu edo komando ezberdinetarako.
Oharra: Ahots identifikadoreak erabiltzea zaila izan daiteke ingurune zaratatsu
batean edo larrialdi batean; beraz, egoera guztietan ez da gomendatzen ahotsez
markatutako deietan fidatzea.
Ahots bidezko markatzea erabiltzen duzunean, bozgorailua erabiltzen da. Eutsi
telefonoari zugandik gertu ahots komandoak esatean.
1 Hasierako pantailan, sakatu eta mantendu deitzeko tekla. Entzungailu bateragarri
bat entzungailuaren teklarekin eransten bada, eduki sakatuta entzungailuaren
tekla.
2 Tonu labur bat entzungo da eta
Hitz egin orain
erakutsiko da. Esan argi
kontaktuari dagokion izena.
3 Telefonoak hautemandako kontaktuaren sintetizatutako ahots-etiketa bat
erreproduzitzen du hautatutako hizkuntzan, eta izena eta zenbakia erakusten
ditu. Ahots bidezko markatzea ezeztatzeko, aukeratu
Utzi
.
Kontaktu baten ahots komandoa entzutea
1 Hautatu kontaktu bat eta
>
Ahots-etiket. xehetasunak
.
2 Hautatu kontaktuaren xehetasun bat.
Izen batek telefono zenbaki bat baino gehiago badu, izena eta zenbaki mota esan
dezakezu ere, hala nola mugikorra edo telefonoa den.